XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKURKETA 1 O.H.O. zikloaren azken kurtsoan zaudete eta, dagoenekoz, Matematikazko azken lanak burutzen.

Garai egokia iruditu zaigu, oraingo hau, errepaso zabal bat egiteko eta urte hauetan ikasitakoa berrikusiz, zuen ezaguera matematikoak sendotzeko.

Baina errepaso hau egitean ez duzu bistaz galdu nahi hainbat aldiz errepikatu dizueguna hots, Matematika osotasun bat dela eta estruktura baten antzera ulertu behar dugula; ez direla, alegia, elementu isolatuak Matematikaren parte desberdinak, ez horixe!; eraikuntza eder bat osatuz elkarren artean hertsiki aurkitzen diren parteak, aitzitik.

Eta zeintzuk dira parte horiek? zertaz baliatu ohi gara Matematikan gure lana egiteko? Erantzuna ez da bi hitzetan esatekoa; baina ulertzeko erraza da, ondoko honetan dagoena poliki eta arretaz irakurriz gero.

Alde batetik, lan desberdinetarako erabiltzen ditugun multzoak daude.

Zenbaki-multzoak:
N, zenbaki arruntak
Z, zenbaki osoak
Q, zenbaki razionalak.

Transformazio geometrikoen multzoak:
B, biraketen multzoa
S, simetrien multzoa
T, translazioen multzoa
.

Proposamenduen multzoa: PR, proposamenduen multzoa.

Polinomioen multzoa: PO, polinomioen multzoa.

Beste guzti horien eredu bezala multzoen multzoa legoke; hots, edozein motatako multzoa onartuko duena, bai zenbakiz osaturikoa, bai letraz, bai lorez, eta abar.

(M) multzoen multzoa.

OKERRA / ZUZENA.

MULTZOAK / MULTZO BILTZAILEA.